CAVE CANEM, kontuz txakurrarekin!.
Nahiz eta Ugao-Miraballes (Bizkaia) inguruko talde hau gaur egun desagertuta egon merezi du bere lekutxoa tarte honetan. Lan bakarra utzi ziguten (nik uste). 3/4 taldekidez osatuta: Cave Canem (ahotsak eta koroak), Aran CC (kitarrajolea), Barre CC (baxujolea) eta Txerran CC (baterijolea). Beraiek, lanaren kontrazalean agertzen duten bezala, "Hardcore gutxi gora behera" estiloa jorratzen zuten. "Old School Hardcorea" hain zuzen ere. Abesti laburrak bezain zuzenak, abiada bizian pasatzen diren horietakoak eta ez honegatik eskasak!. Jorratzen duten gaien aldetik esan, euskeraz zein gazteleraz, sistema kapitalistaz, existentzialismoaz eta abarrez mintzatzen direla. Bitxikeri bezala aipatu bigarren abestia, "Beneath The Remains" aroko SEPULTURA taldearen kutsua dariola!.
Eta azkeneko abestia ("outro"-a) txakur zaunka "musika tresnaz" konposatuta dagoela (kar kar kar). Oraindik garaiz zaudete taldearen musika proposamena ezagutzeko zeren eta lana Bilboko
Alde Zaharreko Erronda kaleko Gatazka Gunea-n (DDT-Likiniano ohian, alegia) salgai dago gaur egun ere. Merke-merke 5 euro-tan. Azala itxurosoa du, bai horixe: Bizardun bat, bailarinaz jantzita ezker hankan kate-bola duela paisai post-industrial batean. Ala bada, kontuz txakur kakekin eta ausart zaitezte beraien musikan murgiltzen, merezi du eta!
Diskografia:
1- "Cave Canem". MiniCD-Maketa. 2001. Pozoin Banaketak/Parsimonic Records/
DDT Banaketak. (DDT-CD073). 1o abesti. Euskara eta gazteleraz. 19:17 min.
("Himno Patrio", "Ez Da Asko Exigitzen", "Luxua Sutan", "Basta Ya", "Non daude?",
"Hego Haizea, Hego Gosea", "Fuck You Gehiegi", "Poseidos Por La Parsimonia", "Psikosis"
eta "CC").
2001.eko ekainaren 15, 16 eta 17an Bermeo-ko (Bizkaia) "Tala" Estudiotan gabatuta eta
nahastuta Angel eta Xabi ("Estudios Tala") teknikoak izan zirela. Abesti guztiak
CAVE CANEM-enak. Autoekoizpena.
Harremanak:
CAVE CANEM: -.
Pozoin Banaketak: 153 Postakutxa 01400 Laudio (Araba)
Parsimonic Records: zantu@euskalnet.net
DDT Banaketak: Erronda 12 Alde Zaharra-Bilbo
tel.:944790120/posta-e: ddt@ddt-liki.org
Osta-osta dakit,
idatz-irakurtzen
txakurra Izateko
ez da asko exigitzen!!!
(EZ DA ASKO EXIGITZEN).
Tu inmovilismo, tu pasividad,
engordan al sistema que te va a pisar.
(POSEIDOS POR LA PARSIMONIA).
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario