PLAN B, ez da plan txarra!!!.
Jarraian aurkeztuko dizuedan musika taldea Gipuzkoa herrialdetik datorkigu. Hain zuzen ere Donostialdetik. BARLEY JUICE taldearen errautzetatik sortu zen berau. Hiru taldekidez osatuta dago: Mundu (kitarrajolea eta ahotsa), Aitor (baxujolea ) eta Karlos (baterijolea). Gaur arte bi lan plazaratu dituzte eta pisuzko punk rock melodikoa bezain dotorea darie abestiei. Soinu garbia bezain indartsua eta lelo sarkor bezain zinikoekin. Belarrietarako ezti goxoa eta aldi berean bala zuzenak!. COMMANDO 9 MM gustoko badituzu, hau zeure taldea da, ziur egon. Gazteleraz eta ingeleses abesten dute.
Diskografia:
1- "Plan B". MiniCD-a. PLAN B & Atabal Producciones. 2005. 4 abesti. 12:29 min.
("John Wayne Gacy", "Rotafléx", "No Olvidaremos", "Sensación").
2005eko abuztuaren 27an grabatuta eta nahastuta ESTUDIO 77-an.
2- "Ver, Oir, Callar". CD-a. Puzkarra Records (PR-09). 2007. 9 abesti. 29:18 min.
("La Gente", "Que Todo Termine", "Si Tú Estas", "Fracaso", "No Te Lo Crees Ni Tú",
"Emergencia" "The Show Is Over", "España Se Muere", "For The Good Times").
2006ko azaroan ESTUDIO 77-an Jorge Reboredok grabatuta, nahastuta eta masterisa-
tuta. "For The Good Times" Kris Kritofferson-en abestiaren moldaketa bat da.
Ausart zaitezte talde interesgarri hau ezagutzen, ez zarete damutuko!. Ea laister batean
beste lan bat karrikaratzen duten. Zai gauzkate!.
Harremanak:
http://www.planbpunk.com/
pasatealplanb@yahoo.es
puzkarra@euskalerria.org
Kontratazioa: 652702301
"Alguien llora sin consuelo
ante el principio del final
en lo mas hondo del infierno
alguien rie sin parar"
(FRACASO)
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario